Opel

Furgoneta ereduaren araberako hainbat furgokit eskaintzen dizugu. Barruko altzariak (armairu eta tiraderak) zure beharrizanen arabera moldatu ditzakegu.

Kasu honetan Opel Vivarorako ekipamendu egonkor baten diseinua erakusten dizugu. Ekipazio honi, zehazki, aurrealdean ohe bihurtzen den eta bidaiatzeko plaza homologatu 2 dauzkan eserlekua jarri diogu. Eserleku horren azpian, aurretik zabaltzen den edukiera handiko arkoia dago. Jangela aldeko altzariak, iturri eraisgarria duen eta kristalezko estalki batek ezkutatuta dagoen harraska dauka. Batria, ur garbi eta zikinen neurgailuak nahiz mahairako euskarria altzarian bertan ahokatu ditugu. Gainera, apalak eta pertsiana-atea duen armairua dauka, baita tiradera bat ezkerreko goikaldean.

Maletategi aldean, gauzak garraiatzeko baliagarria zaigun ohearen oinarria dago. Berau 90° eraisgarria da, nahi izatekotan gauza handiagoak garraiatzeko balio duena, umeen kotxeak kasu. Horretaz gain, hainbat pertsianadun armairu nahiz gauzak gordetzeko konpartimentuak dauzka. Osagarriei dagokienez, hona hemen aipagarrienak:
· 230V.ko instalazioa
· 600W.ko inbertitzailea
· 230V.ko barne/kanpo konmutadorea
· 6 litroko ur berogailua
· 100AH.ko bateria
· LED argi eta flexoak
· Deposituak: ur garbirako 60L.koa + ur zikinerako 40L.koa
· SCA 184 sabai jasogarria
· Dutxarako atzeko hargunea

Bestetik, furgokit desmuntagarriak ere eskaintzen ditugu. Oinarrizko eredua oherako egituraz osatuta dago, maletategi aldean tiradera edo armairuren bat daukana. Diseinuak Nissan eta Renault marketan ikusgai daudenen berdintsuak dira.

Furgokit egonkorra 1arekin bateragarriak: Renault Trafic eta Nissan Primastar.
Furgokit desmuntagarria: Renault Trafic, Nissan NV300 eta Nissan Primastar ereduak ikusi.