Volkswagen

Furgoneta ereduaren araberako hainbat furgokit eskaintzen dizugu. Oinarrizko Furgokitak oherako egituraz osatuta dago, maletategi aldean tiradera edo armairuren bat daukana. Baina nahi izanez gero, ekipamendu egonkorrak ere ekoizten ditugu, zure beharrizanetara guztiz egokitutako barruko altzari-egitura diseinatuz.

Argazkiotan hainbat aukera ikusgai daukazu. Batetik, Volkswagen Multivanerako diseinatutako Furgokita (Furgokit desmuntagarria 1), maletategiko altzarian hozkailua nahiz sukalde portatila gordetzeko tiradera bana duena.
Bestetik, Volkswagen Caravelle T6rako diseinatutako Furgokita (Furgokit desmuntagarria 2), atzealdeko altzarian hainbat konpartimentu eta tiradera duena.
Azkenik, Volkswagen Caravelle T5erako egokitutako ekipamendu egonkorra ere (Furgokit egonkorra 3) ikusgai duzu.