Renault

Furgoneta ereduaren araberako hainbat furgokit eskaintzen dizugu. Oraingoan ekipamendu egonkor eredu bi erakusten dizkizugu, bata Renault Trafic-erako, L1H1 txasis laburrekoa (Furgokit egonkorra 1) eta bestea L2H2 txasis luzerako (Furgokit egonkorra 2). Eredu bien arteko desberdintasun nagusiak, furgonetaren neurriek eta atzeko eserleku ereduak ezartzen dituzte. Izan ere, eserlekua eraisteko sistema bakoitzak ohe-egitura zehatza eskatzen du.

Barruko altzariak (armairu eta tiraderak) zure beharrizanen arabera moldatu ditzakegu. Diseinu bietan ikus daitekeen moduan, honako osagarriak ere aukeran dituzu: mahai tolesgarri desmuntagarria, maletategi aldean dutxarako kanpo-hargunea duen ur-depositoa, nahiz bestelako osagarri aukera zabala ere.

Bestalde, furgokit desmuntagarriak ere eskaintzen ditugu. Oinarrizko eredua oherako egituraz osatuta dago, maletategi aldean tiradera edo armairuren bat daukana. Diseinuak Nissan eta Opel marketan ikusgai daudenen berdintsuak dira.

Furgokit egonkorra 1arekin bateragarriak: Opel Vivaro, Renault Trafic eta Nissan Primastar.
Furgokit egonkorra 2arekin bateragarriak: Opel Vivaro, Renault Trafic eta Nissan Primastar.
Furgokit desmuntagarria: Opel Vivaro, Nissan NV300 eta Nissan Primastar ereduak ikusi.